Askatasunik gabe, hemen ez dago ongizatea

0
Lneko kideok ez dugu aski Nafarroa garaia, Araba edota Errioxako erakunde autonomikoetan gobernu berriak izatearekin, ez bait diogu inoiz utziko egi hutsa den honakoa esateari: oraindik hasi ez den aldaketa politikoa, ez zela sikiera gertatu. Eta hortaz, gure gizartearen eskubide guztiak ez gauzatu izana —haren askatasuna, burujabetza eta independentzia—, ezta gaur arte dirauen konkista, eta beronek Nafar herritarroi eragindako kaltearekin bukatu ere.
Hori guztia, honako bost zergatiengatik da: 1.- Nafar subjektu juridiko-politikoaren ukazioak, Nafar Ogasun publikoen ezinbestezko independentzia urratzea dakar. Convenio-Concierto, edota Cupo esaten dieten horiei esker, bukatzen ez den lapurretaren adibideak direnak, Espainia eta Frantziak indarrez eusten diote gaur arte dirauen konkistari.  Ondarrean, gure Nafar Estatuaren zanpatze eta banaketa ekarri duena. 2.- Oraindik konkistapean dagoen gizarteak independentzia berreskuratzen ez badu, ezin du bere burua babestu, neoliberalismo jainkotu eta errukigabeak —globalizazioa agintzen diguna— eragindako kalteetatik. Prekarietate eta neurrigabetze  sozioekonomikoak, nafar herritar guztioi eragiten digu, Nafar gizartea bera, anitza eta transbersala dena, subjektu sozial, ekonomiko, kulturala eta politikoa den bitartean. 3.- Berez Estatua den Nafar gizarte politikoari dagozkion eskubide guztiak gauzatu ezinik dabilela ikusirik, haren askatasun osoa berreskuratu beharra dauka nahitaez. Bertako emakume zein gizonek, Espainia eta Frantziak indarrez eusten dioten konkistatik eratorritako zanpaketa sufritu beharraz gain, emakumeenak propio diren eskubideak urratuak dira. 4.- Ideologia ezagun batzuen eraginez, gure gizartea babesik gabe egoteko arriskuan dago. Deskonkistaren aurka lanean ari omen dira, baina egitan ez dira norabide horretan ari. Beste aldetik, azken aldian, Espainiako eliza katolikoa, nafar herritarron ondarea diren milaka higiezinen jabe bihurtu da. Eta are okerragoa dena, gaur egun dirauen gure gizartearen konkistan, Espainiako estatuarekin batera esku hartze zuzena izan du. Nafar Elizak bere ordezkari gorenak izendatzen zituen, Erromarekin zuzeneko harturmana zeukalarik. Behin konkista gertatu eta gero, hura banatu eta Espainiar Elizaren barnean egotera behartu zuten, azken hau haren eskubideetaz jabe eginez, batere zilegitasunik gabe. 5.- Nafar gizarte politikoak, bere buruaren jabetza berreskuratu beharra dauka. Duela ehun eta hirurogeitahamar urte ez bezala —orduan bere Estatu egituraketari eusten zion—, gaur egungo Europan, bortizkeria tarteko, Nafar Estatua ez dago onartua, eta ondorioz, Nafar gizartea TTIP deitutako hitzarmen ekonomikotik bazterturik dago. Hortaz, hori da Nafar gizarteak bota beharreko legez kanpoko oztopoa, haren bakarkako zein askotariko askatasuna gauzatuz gero. Eta bakarrik horrela lortu ahal izanen ditu, nahitaezkoa den askatasuna, zein beharrezkoa duen ongizatea.
Tomás Urzainqui Mina (Nafarroa Garaiako Senaturako hautagaia)
Tomas Urzainqui
Share.