Nazioa, egiazki ez da sortzen den zerbait ideologikoa edo erlijiosoa, baizik eta nazio bakoitzak duen auto-sortzeko prozesuaren emaitza, gizarte politikoak berezitua, hain zuzen ere, etengabeko ekintzaren bidezkoa -arlo juridikoan, ekonomikoan zein sozialean-, belaunaldiz belaunaldi transmititua eta anitza eta kulturartekoa dena. Orreagako borrokak, 778 eta 824 urteen artekoak, Iturritza deritzon meategiz betetako hiri zaharrean gertatutakoak, jarraituzko konkistaren mugarriak dira, luzaro iraun duen gizarte pirenaikoaren historiako mugarriak hain zuzen.
Orreagako bataila edo guda militarrak bi mila urtetan zehar gertatu dira, iturri dokumentalek dioskuten bezala. Horrela, Ponpeiruñeko miliziak herri germanikoak pasatzea oztopatu zuten 408. urtetik aurrera, Erromako Honorio enperadoreak ongi adierazi bezala. 721. urtean, armada baskoiak tropa musulmanen ibilbidea geldiarazita eta musulman horiei Gaskoniako Tolosan irabazita, Gregorio II Aita Saindu katolikoak Europako salbatzailetzat hartua izan zen euskal enda.
Frankoek ondo aprobetxatu zuten desgaste egoera behin inbasio musulmana gertatutakoan, eta bakoiei traizio egin ostean, inbaditu ere inbaditu zituzten baskoien lurraldeak beren botereari men egin geniezion. VIII. mendean frankoen erasoaldiak ditugu, behin Poitiers-eko batailaren ondoren, herri germaniko frankoak Bordele inguruan Froisac-eko gotorlekua eraikita. Horren ondorioz, 46 urte geroago, Iruñeko defentsak suntsitu zituzten frankoek eta ondoren baskoien garaipena dator Orreagan, noiz eta abuztuaren 15ean preseski. Frankoei irabazitako batailak izan zirela-eta, herri germanikoak ezagutu behar izan zuen Iruñeko Erresuma independiente nafarra, Eneko Aritzak 824ean sortutako erresuma, alegia. 981. urtean, Iruñeko Antso Gartzes Iiak (970-994) eta Gaskoinako Gilen Antso dukeak gidaturik, bakoi nafarrek vikingoei irabazi zieten Taller-eko batailan, Baskoinako Landetan. Eta garaipena ospatzeko eta eskertzeko Saint Sever-eko monastegia eraiki zuten, Leireko monjeak bertara joanda.
Zenbait lan edo eginbehar ditugu independentzia berreskuratzeko, egunero burutu behar direnak eta maiz baloratzen ez ditugunak, lan horiek beharrezkoak izanik gure libertate eta deretxoak burutu ahal izateko berme osoarekin. Hortaz, zer gertatzen da Espainiako tribunalek ezabatzen eta mespresatzen dituzten geure legeak direla-eta? Zer gertatzen da zergekin eta zor publiko espainiarra dela-eta? Edo kupoa dela-eta, hau da, hitzarmen edo kontzertuaren kausaz, egiten diguten lapurketarekin? Edo hezkuntza planifikatuarekin gizarte politiko honen existentzia ukatzeko, edota planifikazio ekonomiko propioa dela-eta egiten diguten ukazioarekin? Hitz gutxitan, zer dela-eta oraindik gure herriaren konkista etengabekoa albo batera uztea edo ez gogoratzea? Abuztuaren 15a independentziaren Eguna da, noiz eta nafarrok berriro ere gogoratzen baitugu independentzia horren berreskuratzea.
Libertate Nafarra.