¡Por Iruña-Veleia! Libertate nafarra exige cordura a la Diputación Foral de Araba

0

Libertate nafarrak, berriro, Arabako Foru Aldundiari (Iruña-Veleia auzian baitan gertatzen ari dena dela eta) arduraz jokatzea eskatu nahi dio. Pasa den 2016ko ekainaren 14 an, Euskeraren Jatorria Elkarteak Arabako Batzar Nagusiei eta bertako talde politiko bakoitzari egindako eskaerarekin Libertate nafarra bat dator. Are gehiago: Ln-ek Euskararen Jatorria Elkarteak Iruña-Veleian aurkituriko grafitoen azterketa serio baten baita aurkikuntzen egiaztasuna argitzeko egindako esfortzuen alde dagoela ozenki azpimarratu nahi du. Hona hemen ekainaren 14 an Arabako Foru Aldundian aurkezturiko testua (azter itzazue testuaren amaieran agertzen diren eskakizunak (Libertate nafarrak zeharo defendatzen dituelarik):

euskararen jatorria

Euskeraren Jatorria Elkarteak Arabako Batzar Nagusiei eta bertako talde politiko bakoitzari egindako eskaera 2016ko ekainaren 14an a) Azalpena. Zertarako horren interes nabarmena Iruña-Veleiako idazkunak faltsuak izan daitezen?

Nahiz eta Iruña-Veleiako aparteko aurkikuntzak faltsuak direla frogatzeko saiakera asko egin, akusazioak ezin ditu frogak bildu eta luzapena eskatu du. Aurkikuntzak benetakoak izan daitezkeela frogatzen saiatu beharrean, aparteko herentzia bat jaso duen edozein pertsona normalak egingo lukeen bezala, Administrazio inplikatuek, Aldundiak eta fiskaltzak, denbora gehiago eskatu dute Iruña-Veleiako grafitoen faltsutasun frogak aurkitu ahal izateko (ala agian fabrikatzeko?). Lehen beretik, 2008tik bertatik, akusazioa (Arabako Aldundia, Lorena Lopez de la Calle, Kulturako diputatua) era arraroan ari da jokatzen, Iruña-Veleiako aurkikuntzak ezkutatu nahirik.

1.- Aldundiak aurkikuntzak faltsuak direla dioten adituekin Batzorde bat sortu zuen ad hoc. Hauetako batzuek Batzordean sartu nahirik beren iritzia aldatu egin zuten azken momentuan. Adituetako batek, epaile eta alderdia aldi berean, etekin handiko indusketako zuzendari kontratua eskuratu zuen, indusketatik Eliseo Gil eta Lurmen enpresa kanporatu ondoren.

2.- Batere zientifikoak ez ziren txostenak enkargatu zituen, neutraltasunetik abiatu ordez faltsukeriaren hipotesitik abiatuta burutuak. Kereila jartzeko Aldundiak erabili zuen txosten grafologikoa, komunikabideek usu eta maiz harrotua, ez du gaur defenditzen ezta Ertzaintzak berak ere, grafologia ez delako baliagarria euskarri gogorreko idazkera diktaminatzeko.

3.- Ez da egin nahi arkeologian normala dena, hots, datazioak (arkeometriak) eta kata kontrolatuak burutzea. Eliseo Gilek berberak eskatu zien Aldundiaren Batzordeari, Aldundiari berari eta gaiaz arduratzen den Epaitegiari, esperientzia luzeko arkeometria laborategiek 100 zeramika, hezur eta adreilu datatu zitzatela eta kata kontrolatuak egin, hauxe zelako gaia zientifikoki erabakitzeko bide bakarra, baina zorrotz ukatu zioten.

4.- Alderdi akusatzaileak bere esku dauzka piezak, epaitegian zaindu partez. Epaitegi normala balitz, ekintza honegatik bakarrik kausa artxibatu beharko zukeen, zaintza katea hautsia dagoelako.

5.- Aldundia Eliseo Gilen aurka kereilatu eta Lurmen ikerketa enpresa arkeologikotik kanporatu egin zuen agindu foral baten bidez, artean beste alderdiko txostenak entregatu gabe egonik. 6.- Aldundiak ez du onartzen, Eliseo Gil eta Iruña-Veleiako ondarea behar bezala babestu ahal izateko, benetakoak direla dioten adituek defentsa prestatzeko grafitoak ikus ditzaten. Ez dira alde batera utzi behar 2.400 orrialdeko 25 txostenak non ezeztatzen diren grafitoak faltsuak direla zioten 6 txostenetako argudioak eta iritziak eta gainera froga dokumentaletan oinarrituak daude, testu zaharren aipamenetan oinarrituak eta baita geroago egindako aurkikuntza arkeologikoetan ere. Honela bada, Gasteizko Lehen Instrukzioko Epaitegiari eskaera aurkezten diogu kasua artxibatu dezala eta Arabako Foru Aldundiari eta Batzar Nagusiei egin ditzala behingoz bi alderdiek kontrolatutako datazio eta katak gaia behin betikoz argitua gera dadin.

Iruña-Veleiak badu jada beste errekor bat gehiago gaur egun dituenei gehitu beharrekoa:

1.- Euskaraz idatzitako esaldi zaharrenak, Donemiliagakoak baino 8 mende lehenagokoak.

2.- Kristautasunaren hastapeneko kalbario (hiru gurutze) zaharrenenetakoa.

3.- Nefertiti idazkuna piktograman ez den alfabetoan, munduko zaharrena.

4.- Euskarazko Gure Aita gaztelerazkoak baino zaharragoa eta ia latinezkoaren garaikidea (dagoeneko ezin esan guri: “háblame en cristiano”.

5.- Apostoluekin Jesusen Azken Afaria, Judas urkatua (eta Magdalena?) multzoaren irudikapen zaharrena. Eta orain beste hau erantsi behar zaio:

6.- Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi baten instrukzio luzeena. Eta hau nahikoa ez balitz, zer eta Fiskaltzak urte bat gehiago eskatu du! Urte bat gehiago Eliseo Gil akusatuen aulkian eserita. Hona zer dioen Edward Harris arkeologo ezagunenetako batek: munduan ez da ezagutzen inolako froga zientifikorik gabe arkeologo batzuk inputatuta egotea. Euskal Herria munduko komunitate zientifikoaren aurrean lotsagarri geratzen ari da. Zer eskatzen dugu azken finean? Gai hau serio eta inolako mugarik gabe ikertzea. Izan ere, egiazkoak izanez gero euskal herriari, estatu osoari eta noski, gizateriari lapurreta galanta egin zaiola ondorioztatuko genuke. Bide bakarra dago korapilo honetatik ateratzeko: datazioak, katak, auditoriak, barne ikerketa eta borondate ona.

b) Arabako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari honakoa eskatzea:

1. Kereila erretira dezala eskatzea, Epaitegia ez delako gai izan zientifikoki gai hau argitzeko gai 7 urte hauetan datazio, kata edo auditorien bidez eta zaintza katea apurtu delako.

2. Bi alderdiek (Aldundia eta Lurmenek) Epaitegian adostu zuten baina orain arte egin ez diren hiru datazioak egitea: hezurrak, adreiluak eta zeramikak eskarmentu gehien dauzkaten hiru laborategi desberdinetan.

3. Hamar kata kontrolatu egiten ditzatela eskatzea, ostrakak agertu ziren lekuetan. Horietan EHU eta Lurmen begirale gisa egongo lirateke eta hirugarren batek egingo lituzke.

4. Gaia argitu arte EHUko Arkeologia Saila indusketako lanetan ez jarraitzea eskatzea, egin dituen bi suntsiketengatik eta zazpi urte hauetan ia zer ez aurkezteak susmo txarrak eragin dituelako

5. Lurmenek zein EHUko Arkeologia Sailak egindako lan arkeologikoak auditatu daitezen eskatzea.

6. Grafitoak publikoki erakustea, nola dauden ikusteko.

Share.