Libertate nafarra taldeak aurkezpena egin du gaur Loiolan

0

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Gipuzkoako listetako buru izango den Ibon Arrieta ‘Aitza’ azkoitiarrak alderdiaren dekalogoa aurkeztu du.

Ibon Arrieta ‘Aitza’ aurkezpenean. (Hitza/Eider Bereziartua)

Ibon Arrieta ‘Aitza’ aurkezpenean. (Hitza/Eider Bereziartua)

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko da Libertate Nafarra, eta gaur arratsaldean Loiolan egin du alderdiak aurkezpena. Gipuzkoako listetako buru den Ibon Arrieta Aitza azkoitarra agertu da komunikabideen aurrean, eta aldeardiaren dekalogoa aurkeztu du. Agertaldi hori Loiolan egitea erabaki dutela esan du, San Inazio Gipuzkoako patroi izateko hain “garbia” ez dela erakusteko: “San Inazioren aita Gaztela Leongoa (Espainia) zen eta Gipuzkoara etorri zen Gaztelako inbasioa mantentzera. Semeak ere, euskalduna izan arren, horren alde borroka egin zuen.” Horrez gain, beste bederatzi puntu agertu ditu Arrietak. Besteak beste, herritarren ongizateaz, lurraldetasunaz, estatuaz eta amnistiaz hitz egin du azkoitiarrak. “Mundu guztian zabalduta gauden kolektiboa gara euskaldunak, eta guk pasaporte nafarra lortzea nahi dugu. Guk nafarroa estatu bezala nahi dugu, estatu politiko juridiko moduan”, esan du. Erabakitzeko eskubideari ere aipamena egin dio azkoitiarrak, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko “baimena eskatu beharrik” ez daukagula esan du: “erabakitzeko eskubidea geurea da, ez daukagu inori galdetu beharrik”. Amaitzeko, krisiaz aritu da, eta “hortik irteteko herriaren burujabetza berreskuratu beharra” daukagula azpimarratu du. Urola kostako Hitzak argitaratua

Share.